Cifra Club

Ametsa Ote?

Su Ta Gar

We don't have the chords for this song yet.

Hogeita bigarren mendea gertu delarik,
kaleak hutsik, txat bidezko hartu-emanak.
Etxetik erosketak, tabernarik ez dago.

Munduaren gainetik begira noa.

Kanpoan ez da ikusten umerik, jolasten.
Identitaterik gabe, erdaraz bizitzen.
SMS, enkargupeko sexua.

Abiada handian hegan noa.

Jaio eta hiltzen, kamaren begipean.
Sarrera baten truk, azken basoari so.
Txakur-robotak jaun eta jabe kalean.
Miseri gorria. Azal zuridun boterea.

Beldurren esklabu, uniformitatea.
Errebeldeen garaiak aspaldi joan ziren.
Birtualtasuna, bakardadea, cyberworld.

Abiada handian, hegan noa.

Etorkizuneko zirriborro nahasia,
ametsa ote?
Erantzuna behar dut.
Esadazu baietz, ez garela galduak.
Ametsa ote?
Erantzuna behar dut.
Ametsa ote?

Etorkizuneko...

Esan amesgazitoa dela.

Other videos of this song

    Tuning

    Tuner

    OK