Zortzi Orduko Ekaitza

Sorotan Bele

Composed by: Sorotan Bele
Zeruan hodeiak daude
Itsasoan txalupak
Zapatak gustiz bustiak
Gorputz osoa dardaka
Neguko eguraldia dago
Eta uda oraintxe hasi da
Trumoiak sumatzen dira
Itsasertze honetan
Hemendik ikusten zaitut
Etortzen zaren moduan
Beldurra ematen didazu
Ikusten zaitudanean
Hondarraz beteta nago

Nonbait txukundu beharra
Goitik behera bustia
Euriaren errua da
Haizeak erakusten digu
Bere indar guztia
Tximistak marrazkiak dira
Ekaitzen bakardadean
Hemendik ikusten zaitut
Etortzen zaren moduan
Beldurra ematen didazu
Ikusten zaitudanean
    Page 1 / 1

    Lyrics and title
    Chords and artist

    reset settings
    OK