Kristau prestu bat bailitzan asto bat dago elizan. Hantxe da abiatu debotenganantza eta beste bat dela ematen du antza baina haren otoitza dirudi burlantza pater nosterrik gabe egin du arrantza. Kristau prestu bat bailitzan… Korura igon eta han daude kantari apezpiku jaunaren hogei zerbitzari pena ematen diote gure astoari ez baitaki latinez gaixo pekatari. Kristau prestu bat bailitzan… Apaiza semoilari dago pulpituan hainbeste garraxia arnasa itoan gure astoarekin sartu da pleituan eta honen arrantzak ixiltzen zituan. Kristau prestu bat bailitzan… Elizan du sufritu momentu larririk arrantzarik gabeko lastimagarririk kristau belauniko lurrean jarririk inork ez du ikusi haren belarririk. Kristau prestu bat bailitzan… Buztana altua eta korotik erori bertan akabatzen da ez delako txori zerura jotzen eta aita San Pedrori zer moduz gustatuko asto nabar hori. Kristau prestu bat bailitzan… Aita San Pedrok dio ai zer patzientzi zeruan astorik ez zuen lizentzi baina sarrera onik nola galerazi kabestroan dakarzki hamar indulgentzi. Kristau prestu bat bailitzan…