Ni ere bertan jaio naiz, 
ahul jaio naiz, auskor jaio naiz. 
Ni ere bertan bizi naiz,
kontraesanen oasian,
zalantzen basamortuan. 
Ni ere behin ta berriz gaixotuko naiz,
ta sukarrari esker arima izoztuko zait. 
Ni ere hola hilko naiz, nahikoa zikina,
baina ala ere pozik 
Ni ere izkutatzen naiz 
gorroto dudana maite dudanean. 
Ni ere izkutatzen naiz 
maite eta nahi dudana gorrotatzen dudanean. 
Ni ere jaio ta hilko naiz 
nire kontraesanekin.
    Page 1 / 1

    Lyrics and title
    Chords and artist

    reset settings
    OK